Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibar World Football Summit Bilbao ekitaldian izan da

Patricia Rodríguez Klubeko Zuzendari Kudeatzailea eta Jon Arregi Fundazioaren Arduradunak hizlari gisa parte hartu dute

Euskalduna Jauregiak World Football Summit Bilbao ekitaldia hartu du azken bi egunetan, nazioartean futbolaren industrian erreferentzia bilakatu den hitzordua, eta SD Eibar sustatzaileen artean izan da.

Horrenbestez, futbol eta enpresa munduari lotutako ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko hiriburuan bi jardunaldi entzutetsuetara bertaratzeko xedez, eta bertan hizlari bezala aritu dira Patricia Rodríguez Klubeko Zuzendari Kudeatzailea eta Jon Arregi Fundazioaren Arduraduna.

Nazioartekotzeari buruzko mahai biribil batean, Patricia Rodríguezek klubak atzerrian bere irudia sustatzeko erabiltzen duen estrategia azaldu du, Japonian enfasi berezia jarriz. Izan ere, Bartzelona eta Real Madrilen ondoren, Eibar da herrialde nipondarrean jarraipenik handiena duen taldea.

Era berean, SD Eibarreko Zuzendari Kudeatzaileak argi utzi du hori ez dela aldizkako gerturatze estrategia soilik, baizik eta klubak epe ertain-luzean Asian geratzeko asmoa duela.

Rodríguezek Oscar Mayo LaLigako Nazioarteko Garapen Zuzendaria, Víctor Cobos MC Saatchi Sponsorship-eko CEO, eta Javier Guerrero DV7 Soccer Academy-ko Head of International-arekin batera parte hartu du “El reto de internacionalización de nuestro fútbol: modelos de éxito y transformación" mahai biribilean.

Jon Arregi SD Eibar Fundazioaren Arduraduna bere partez, Lola Romero (Atletiko Madril) eta Ebru Köksal Women in Football-eko Zuzendariarekin batera izan da mahaian eta “Fútbol Femenino, ¿Presente o futuro?” izeneko mahai-inguruan klub armaginak emakumezko futbolaren alde egindako apustu estrategikoa azaldu du