SD Eibar Korrikaren laguntzaile ofiziala izango da eta KM bat egin zuen martxoaren 23an
SD Eibar, AEK-k antolatzen duen Korrikaren 19. edizioaren laguntzaile ofiziala izango da, martxoaren 19tik-29ra Urepel (iparraldea) eta Bilbo artean ospatuko dena "Euskahaldun" lelopean.
SD Eibar, AEK-k antolatzen duen Korrikaren 19. edizioaren laguntzaile ofiziala izango da, martxoaren 19tik-29ra Urepel (iparraldea) eta Bilbo artean ospatuko dena "Euskahaldun" lelopean. Martxoaren 1ean jokatu zen Athletic-en aurkako euskal derbian Korrikaren aldeko olana handi bat ikus ahal izan genuen Ipuruan eta baita aurtengo Korrikaren "Denok Korrikara" kantu ofiziala megafonia bidez entzun ere.
Modu Honetan, SD Eibar-ek euskararekin duen konpromezua berresten du, futbol profesionalean gure hizkuntzaren irakaskuntza, promozioa eta erabilera urteko 365 egunetan zehar bultzatuz. Hartutako konpromezua adierazteko asmoz, taldeak (jokalari, staff tekniko eta bulegoetako langileak) martxoaren 23an kilometro bat egin zuen korrika Eibarko kaleetan zehar, Txema Añibarrok lasterketaren lekukoa herrian barrena eramanez.
SD Eibar @korrika-ren laguntzaile ofiziala izango da #euskahaldun http://t.co/LauHRMeM7k pic.twitter.com/fNqjFMVP8j
— SD Eibar (@sd_eibar) marzo 4, 2015
Korrika badator! Txema Añibarro @anibarrinno Korrika Laguntzailea izango da @EuskalakariAEK #Korrika #AEK pic.twitter.com/6H3bPOG9Gv
— SD Eibar (@sd_eibar) marzo 18, 2015
Ttipi-ttapa, Korrika gaur hasi da Urepelen! Gaizka Garitano ere Korrika Laguntzailea da @EuskalakariAEK #korrika #AEK pic.twitter.com/B7ki0Gz915
— SD Eibar (@sd_eibar) marzo 19, 2015
Pausuz pauso Korrika martxan dago! Xabi Irureta Korrika Laguntzailea da, eta zu? @EuskalakariAEK #euskahaldun pic.twitter.com/WeHojGWoOc
— SD Eibar (@sd_eibar) marzo 20, 2015