Ipuruara etorri ezin duten bazkideei euren eserlekua beste norbaiti uzteko duten aukera gogorarazi nahi die SD Eibarrek
Eibar Kirol Elkarteak gogorarazi nahi du bere bazkideek euren eserlekua libre utzi eta sarreraren balioaren ehuneko 40 berreskura dezaketela hau salduko balitz.
Aukera honen helburua Ipuruako harmailak betetzea da, gure jokalariek zaletuen berotasuna jaso dezaten. Pixkanaka gero eta jende gehiagok hartu du bere eserlekua uztearen erabakia, Rayo Vallecanoren egunean Sevillaren kontrako partidarekiko %30ko igoera izan zen.
Hain justu, bi partida hauetan Klubak sarrera guztiak saldu zituen baina Ipurua ez zen bete, Sevillaren aurkakoan 638 bazkide falta izan ziren eta Rayoren aurkakoan 807.
Ipuruan, batez besteko ikusle kopurua 5.295koa ari da izaten aurten, edukieraren %84,05
Euren eserlekua libre utzi nahi duten bazkideentzako kontaktua: socios@sdeibar.com eta 943201831 (Bazkideari harrera). Eserlekua behin libre utzita, sarrera salgai jarriko da, eta hau salduko balitz, bazkideak sarreraren balioaren %40 jasoko du. Diru hau, datorren urteko abonuan deskontatuko zaio, eta deskontuak ezingo du abonuaren balioaren %50a gainditu.