
Kluba
SD Eibar-Real Betis partidurako sarrerak salgai
Txartelek 25 eta 35 euroko prezioa daukate eta Ipuruan edota online eros daitezke
SD Eibarrek gaur jarri ditu salgai ostiralean, azaroaren 25an, 20:45etan jokatuko den SD Eibar-Real Betis partidura joan ahal izateko sarrerak.
Ipuruako bulegoetan (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara) edota Klubaren webgunearen bitartez erosi ahal diren txartelek 25 euro (Ekialde eta Mendebaldeko tribunak) eta 35 euroko (Ipar eta Hegoaldeko tribunak) prezioa daukate. 12 urte arteko umeek 15 euro ordaindu beharko dituzte, baina sarrera hauek ez daude eskuragarri interneten.