Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarrek ON-LINE denda jarri du martxan

Klub armaginak bere on-line denda jarri du martxan. Aste honetatik aurrera produktu aukera zabala aurkitu ahal izango da bertan, interneten deskontu handiak izango dituzten produktuak.

SD Eibarrek gaur, astelehena, aktibatu du bere on-line denda, www.sdeibar.com web ofizialaren DENDA estekaren bitartez aurki dezakezue, edota zuzenean http://www.eibarstore.com/ webgunean. Plataforma honen bitartez, deskontu interesgarriak lortu ahal izango dira bai lehen taldeko elastikoetan eta baita taldearen bestelako produktu guztietan ere.

Plataforma honen bidezko erosketa oso erraza da, erosi nahi den artikulu bakoitza "carrito de la compra" delakora gehitzea besterik ez dago. Ordainketa burutzeko, emandako afitxa bete beharko da eskaturiko datu guztiekin, eta pantailan jasotako argibideak jarraitu. Eibarrek bere jarraitzaileei Klubarekin zerikusia duten produktuak modu azkarrago eta erosoagoan helarazteko asmoz martxan jarri duen zerbitzua da hauxe.