Skip to main content
Kluba

SD Eibarrek beteranoak omenduko ditu Celtic FC-ren aurkako partiduan

Taldeak ekitaldi bat prestatu du klubaren 75. Urteurrena ospatzeko jokatuko den partiduaren atsedenaldian.

There are no reactions yet. Be the first!

Goizetik hasiko diren ekintzez beteriko eguna izanik, taldeak ez du ahaztu nahi izan SD Eibarren historiaren parte diren jokalari horietaz, horregatik, Ipuruako Fundazioarekin batera, ekitaldi txiki bat antolatu du SD Eibar eta Celtic FC-en arteko partiduaren atsedenaldian ospatuko dena. Momentu horretan beteranoak zelaira aterako dira eta megafonia bidez aurkeztuak izango dira jarraitzaileei agurtzen dieten bitartean.

 

SD Eibarren jokatu izan duen jokalari orok parte hartu ahal izango du ekitaldian Roberto Manzanarekin harremanetan jarriz, email bat bidaliz fundacion@sdeibar.com-ra edo klubeko telefonogunera deituz 943 20 18 31 ofizina ordutegian.

 

SD Eibar eta Ipurua Fundazioak lanean jarraitzen dute denboraldi hasiera ondoren beteranoen partidu bat ospatu ahal izateko.