
SD Eibar Fundazioak Valenciaga Memorialaren 46. edizioa babestu du
Txirrindularitza lasterketa apirilaren 2an izan da
Valenciaga Memorialaren 46. edizioak kolore gorriurdina izan du aurten, izan ere, SD Eibar Fundazioak babestu du lasterketa Eibarko Udalaren laguntzarekin.
Apirilaren 2an Eibarko Txirrindularitza Elkarteak antolatu zuen lasterketa. Untzaga Plazan hasiera eta bertan jarri zitzaion irabazleari SD Eibarren kamiseta. SD Eibar jardunaldi osoan egon da presente kartel, esku-orri, aldizkari eta helmugako pankartetan.
Babes honen aurkezpenean bertan, Amaia Gorostiza presidentea, Jon Ander Ulazia kontseilaria eta Fundazioaren presidenteordea, Miguel de los Toyos Eibarko alkatea eta Angel Lopez Mendi Eibarko Txirrindularitza Elkartearen presidentea egon ziren.
Amaia Gorostiza presidentearen berbetan, “ilusio handia daukagu eta gure betebehar solidarioa da Eibarko herritik hainbeste urtetan jasotakoa herriari bueltatzea. Herriko kirol-ekintzak sustatzeko eramaileak garela uste dut”.
Miguel de los Toyos alkatearen ustetan, “Valenciaga Memoriala babestea oso ona da hiriarentzat, garrantzitsua da Udalarentzat eta Eibarrek bere Fundazioaren bitartez ematen duen laguntzak balioa ematen dio lasterketari”.
Angel Lopez Mendi Eibarko Txirrindularitza Elkartearen presidentearentzat, “SD Eibar Fundazioaren laguntza bultzakada handia da lasterketarentzat, oso garrantzitsua da. Lan onari esker emaitza onak lortu ditugun Eibarko bi klub historiko gara”.
Valenciaga Memoriala estatu mailan afizionatuen lasterketa garrantzitsuenetako da eta Txirrindularitzako Espainiako Kopan puntuatzeko balio du. Lasterketak 163 kilometro ditu eta Elgeta, Ixua eta San Miguel igo beharko dute txirrindulariek. 2016ko edizioan Bicicletas Rodriguez Extremadura taldeko Jose Manuel Diaz Gallego izan zen irabazlea.
Valenciaga Memorialari emandako babesa Fundazioak beste ekimen batzuri eskainitakora gehitzen da. Besteak beste, joan den astean Eibar hainbat kirol-taldeekin sinatutako diru-laguntzak, hiriko multikiroltasuna sustatzeko, Eibar Marka ezagutzera emateko asmoarekin.
Eibarrek harremana izan du txirrindularitzarekin aurretik ere. 2015ean, adibidez, Euskal Herriko Itzulia Arratera iritsi zenean, Klubaren 75. urteurrena ospatzeko, Jon Errasti jokalariak Eibarko kamiseta jantzi zion Joaquim ‘Purito’ Rodriguez lasterketako irabazleari.