
Kluba
SD Eibar eta Lugaritz, elkarrekin beste denboraldi batez
Sociedad Deportiva Eibarrek eta Lugaritz kontzesionario sareak konpromisoa berritu dute eta elkarrekin lanean jarraituko dute beste denboraldi batez. Atzo goizean, Jon Ander Ulaziak, SD Eibarreko kontseilari delegatuak, eta Borja Larrañagak, SEAT eta CUPRA Lugaritz-eko gerenteak, 2023ra arteko akordioa sinatu zuten.
Bi erakundeen arteko akordioari esker, talde armagineko bazkide, akziodun eta Eibar Fan Clubeko kideek 500 euroko deskontua izango dute SEAT eta CUPRA ibilgailuen erosketan edozein Lugaritz kontzesionariotan.