Skip to main content
EU
Lehen Taldea

SD Eibar CD Numancia Lehenengo itzuliko azken erronka

SD Eibar-ek bihar 17tan lehen itzuliko bere azken aurkaria jasoko du Ipuruan, hau da, CD Numancia, 21. jardunaldiko partidua jokatzeko.

Talde armaginaren hurrengo arerioa izango den Numantzia egoera onean dator Ipuruara, 9. postuan sailkatuta eta 28 punturekin. Lehenengo itzulia amaitzear dagoenean, Soriako taldeak 4 partidu bakarrik galdu ditu, 6 partidu irabaziz eta 10 partidu berdinduz.

Hala ere, azken 6 jardunaldietan, Anquelaren mutilek partidu bakarra irabazi dute, 18. jardunaldian SD Ponferradinaren lortutako garaipena alegia. Bere azkenengo partiduan, Alavesen kontra galdu zuten etxean.

SD Eibarrek bere aldetik, 3. postuan hasiko du jardunaldia, 32 punturekin. Garitanoren mutilek Numantziak baino partidu bat gutxiago bakarrik galdu dute, baina 3 partidu gehiago irabazi.

Armaginek bere joko onean dihardute azken jardunaldietan, azkenengo 3 partidutan galdu gabe eta 3 pariidu horietan 2 garaipen lortuz.. Joan den astean Lugoren kontra lortu zuten berdinketaren ondoren, Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak garaipen bat bilatuko du bihar, ligako lehenengo itzuliari amaiera ezinhobea emateko.