SD Eibar 3-1 nagusitu da Real Unionen aurka aurredenboraldiko lehen lagunartekoan
Enrichek, Kike Garciak eta Nanok lortu dituzte armaginen golak
SD Eibar 3-1 nagusitu da Real Unionen aurka, Zarautzen jokatutako aurredenboraldiko lehen lagunartekoan. Armaginak nagusi izan dira izugarrizko beropean jokatutako norgehiagokan, eta Enrichek, lehen zatian, eta Kike Garciak eta Nano Mesak, bigarrenean, lortutako golei esker garaipena erdietsi dute.
Neurketa hasi eta 15 minutura aurreratu da Eibar, Enrichen jaurtiketa bati esker. Ondoren Peñak eta Inuik aukera on bana izan dute, baina ezin izan dute Otaño atezain irundarra gainditu.
Bigarren zatian Mendilibarrek jokalari guztiak aldatu ditu, eta aurreneko zatian aritutako Amelibiak eta Alejok baino ez dute zelaian errepikatu. 55. minutuan Kike Garcia bigarrena egin du, eta hamar minutu beranduago Nanon hirugarrena, Caparen jokaldi bikain baten ondoren.
Partida amaitzeko hiru minutu faltan Orbegozok Real Unionen gola egin du.
José Luis Mendilibarren mutilek asteazkenean jokatuko dute bigarren neurketa, Atxabalpen, Barakaldoren aurka.
SDEibar
1. zatia: Dmitrovic, Calavera, Ramis, Escalante, Rivera, Inui, Enrich, Peña, Alejo, Junca eta Amelibia
2. zatia: Areitio, Capa, Amelibia (Gálvez, m.65), Dani García, Cote, Kike García, Anaitz Arbilla, Nano, Joan Jordán, Elgezabal eta Alejo (Bebé, m.65)
Real Unión
1. zatia: Otaño, González, Gayoso, Rodellar, Azkoiti, Sagastibeltza, El Haddadi, Alonso, Galán, Domínguez, Capelete. Ondoren zelairatu direnak: Artetxe, Senar, Orbegozo, Letamendia, Esnaola y Martins
Epaileak: Mosqueira Antón, Rivas Etulain, Paredes Ruiz de Apodaca