Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Sari gabe gelditu da Eibar Atleticoren aurka (1-2)

Dmitrovicek penalti puntutik aurreratu ditu armaginak

Eibarrek porrota jaso du Atletico Madrilen aurka Ligako 19. jardunaldian. Armaginek dute egindako lan bikainaren saririk jaso eta punturik batu gabe gelditu da sailkapeneko liderraren aurka. Mendilibarren mutilek atetik urrun mantendu dituzte koltxoneroak partida osoan zehar, baina atzean egindako bi huts egiteak saririk gabe utzi dituzte.

Marko Dmitrovicek 12. minutuan aurreratu du taldea Carrascok Mutori egindako penalti batean. Serbiarrak bere gain hartu du penalti marratik jaurtitzeko ardura eta bere lehen gola lortu du Eibarren elastikoarekin. Armaginak deseroso jarri dituzte bisitariak presio aurreratuarekin, eta aurkako zelaian aritu dira denbora luzez.

Atsedenaldia baino pixka bat lehenago, ordea, Atleticok neurketa berdindu du. Luis Suarezek aldaratze txar bat baliatu du baloia eskuratu eta Dmitrovic gainditzeko.

Bigarren zatian, lehia orekatu egin da. Baina eibartarrak izan dira bigarren gola sartzetik gertuen egon direnak. Inuik ezkerretik egindako erdiraketa bat hiru zutoinen artean errematatzeko zorian izan da Kike Garcia. Bigas ere burukada batean saiatu da, baita Pozo urrutiko jaurtiketa baten bitartez.

Partida berdinketan amaituko zela zirudienean, Atletikok baloi luze baten bidez Dmitrovicen arean sartu da. Epaileak penaltia adierazi du. Luis Suarezek ez du hamaika metroetatik huts egin eta horren ondorioz, eibartarrak sari gabe gelditu dira liderraren aurka.