
Lehen Taldea
Santanderko Racingek Juan Carlos Arana erosteko aukera gauzatu du
Jokalari kanariarrak Eibarreko kide izateari utziko dio denboraldi amaieran
Santanderko Racingek Juan Carlos Arana erosteko zuen aukera gauzatu du, eta, beraz, jokalari kanariarra Eibarren diziplinakoa izateari utziko dio denboraldi honen amaieran.
Juan Carlos Arana (Las Palmas de Gran Canaria, 2000) 2023ko neguan iritsi zen Eibarrera, Villarreal B taldetik, eta sei partida ofizial jokatu ditu armaginen elastikoarekin.
2023ko abuztuan, denboraldi amaierara arte Santanderko Racingera joan zen utzita. Racingek jokalaria erosteko aukera zuen, eta gaur gauzatu du.
Eibarrek eskerrak eman dizkio Juan Carlos Aranari bere konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik eta zorte ona opa dio bere kirol ibilbidean.