Skip to main content
EU
Kluba

Salgai SD Eibar-Villarreal CF partidurako sarrerak

Sarrera arruntak 35 eta 25 eurotan salduko dira eta umeentzako sarrerak 15 eurotan

SD Eibarrek Ipuruako bulegoetan jarri ditu salmentan Villarrealen aurkako neurketarako sarrerak, igandean, urriak 30, jokatuko dena, 12:00etan. Hurrengo egunetan interneten ere egongo dira eskuragarri.

Sarreren prezioa 35 eurokoa izango da, Ipar eta Hego tribunetan, eta 25 eurokoa, fondoetan. Norgehiagoka goizean jokatuko denez, umeentzako sarrerak ere egongo dira (12 urte arte), 15 eurotan.

Era berean, Ipuruako bulegoetan Osasunaren aurkako partidarako sarrerak salmentan daude, astelehenean, urriak 17, jokatuko dena, 20:45etan. Prezioa 10 eurokoa (Ekialde eta Mendebalde fondoak) eta 20 eurokoa (Ipar eta Hego tribunak) izango da.

Klubak partidu hauetara joango ez diren abonatuei euren eserlekua uztea eskatzen die, futbol zelaira hurbildu nahi diren beste jarraitzaileek erosi ahal izateko.

Eserlekuen lagapenaren bitartez, abonuan sartutako partidaren batera joan ezin diren edo joan nahi ez duten bazkide abonatuek euren eserlekua taldearen esku jarri ahal izango dute, partida horretara joan nahi duen beste bazkide edo zale bati saltzeko. Zerbitzu horri esker, SD Eibarreko bazkide abonatuek deskontu handiak lortu ahal izango dituzte, eta, aldi berean, beste zale batzuek ere sarrera “liberatuak” erosi ahal izango dituzte Ipuruan jokatutako partidetarako.

Lagapen hori zuzenean egin ahal izango da Ipuruako bulegoetan, telefonoz (943201831) edo taldearen webgunearen bitartez.

Eserlekua Lagatzeko Zerbitzua eguneko 24 orduetan egongo da abian inolako etenik gabe, eta https://sdeibar.expertustech.es/distributor/member#/ estekaren bidez sartu ahal izango zara plataforman.  

Abonatua bazara, erraz liberatu ahal izango duzu zeure eserlekua:

  • Zure bazkide zenbakia sartu, txartelean agertzen dena
  • PIN kodea sartu, zure NANeko azken 4 digituak, alegia
  • Behin identifikatuta, jarraitu sistemak emandako argibideak
  • Plataforma honen bidez utzitako sarrerak Ipuruako bulegoetan eta SD Eibarren https://www.sdeibar.com/entradas webgunean egongo dira salgai

Eserlekua partida hasi baino ordubete lehenagora arte liberatu ahal izango da. Modu berean, partida hasi baino ordubete lehenagora arte ere berreskuratu ahal izango da, betiere, aurretiaz liberatutako eserlekua saldu ez bada.

Eserlekua Lagatzeko Zerbitzuak zure eserlekuaren egoera ikusteko aukera eskaintzen du.

Eserlekua saltzen bada, sarreraren salmenta-prezioaren %40ko deskontua jasoko du abonatuak. Diru hori abonatuaren kontuan sartuko da partidako kontabilitatea ixten denean, eta deskontu metagarri hori abonuaren zenbatekoaren %50erainokoa izango da gehienez ere.