Skip to main content
EU
Kluba

Salgai Ipuruan jokatuko diren hurrengo hiru partidetarako sarrerak

Klubak salgai jarri ditu Eibarrek Ipuruan Málaga, Levante eta Las Palmasen aurka jokatuko dituen partidetarako sarrerak.

SD Eibarrek bere bulegoetan eta Internet bidez (https://www.sdeibar.com/entradas) jarri ditu salgai Ipuruan jokatuko dituen hurrengo hiru neurketak ikusteko sarrerak. Málaga CF, Levante UD eta UD Las Palmas izango ditu aurkari.

Málaga CFren aurkako norgehiagoka larunbat honetan jokatuko du, 18:15ean. Sarreren prezioa: 25 eurokoa (fondoetan) eta 35 eurokoa (Hego eta Ipar tribunetan). Levante UD (igandea, otsailak 14, 18:15ean) eta UD Las Palmasen (ostirala, otsailak 26, 20:30ean) aurkako Ligako partidetarako, sarrerek prezio bakarra izango dute, 20 eurokoa.

Era berean, Klubak gogorazi nahi du Ipuruara joateko asmorik ez duten abonatuek euren eserlekua uzteko aukera dutela. Klubak salgai jarriko ditu eserleku horiek, eta salduz gero, abonatuei balioaren % 40 itzuliko die.