Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Salgai daude jada Real Madrid CFren aurkako partidarako sarrerak

Emakumezkoen lehen taldeak Ipuruan jokatuko du asteburu honetan berriro ere, larunbatean, 18:30ean

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldea Liga Fra bueltan da aste honetan. Larunbatean jokatuko du, Ipuruan, 18:30ean Real Madrid CFren aurka.

Eibarrek salgai jarri ditu jada sarrerak, Orsaixanen, ohiko ordutegian, 15 eurogatik adinekoen kasuan eta 5 euroko prezioan 13 urtetik beherakoentzat. Ohiko moduan, 14. ateko leihatilan ere egongo dira eskuragai partida egunean bertan, ordubete lehenagotik. Ate horretatik bertatik sartuko dira jarraitzaileak gradara.

Gainera, gogorarazten dugu Euskal Herriko Itzulia dela eta, zailtasunak egon daitezke Ipurua ingurura bertaratzeko, errepidea moztuta egongo baita 16:00 eta 18:00 bitartean. Ordutegi horretatik kanpo gerturatzea edo Elgetako errepidea hartuta egitea izango dira aukera onenak.