Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Rocío Candal, emakumezkoen futbolaren idazkari berria

Coruñarra kirol zuzendaritzara batuko da, bi denboralditarako sinatuta

There are no reactions yet. Be the first!

Rocío Candal SD Eibarreko emakumezkoen futboleko arduradun berria izango da 25-26 denboralditik aurrera, Jordi Torresek erakundea utziko duela iragarri eta gero.

1996an Mesón do Venton jaio zena (A Coruña), Suizako FC Frauenfussballetik dator, nun azken denboraldian zehar lan egiten ibili den. 

Rocío Candal kirol zuzendaritzaren munduan hasi zen 2022an, 25 urte besterik zituela Deportivo de La Coruñaren emakumezkoen taldea berregin eta Liga Fra igoera lortzen saiatzeko. 

Taldeak ez zuen lortu 22-23 denboraldian, Eibarrek lortutako denboraldian, baina bai hurrengoan berak zuzendutako berregituraketan sortutako taldeak. 

Denboraldi honetan Grasshopper Club Zúrich taldean scouting-aren arduradun izan da. Galiziarra, 28 urtekoa, ilusioz eta gogo handirekin iristen da SD Eibarrek azken urteotan lortutakoari jarraipena emateko asmoz.