Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Rober Correak 2024ra arte berritu du kontratua

Badajozeko atzelariak bi urtez luzatu du bere lotura

SD Eibarrek eta Rober Correak akordioa lortu dute bere kontratua berritzeko. Defentsak 2024ko ekainera arte jarraituko du armagina izaten.

Correa 2019ko udan iritsi zen Eibarrera, Cadiz CF taldean bere ibilbidea amaitu ondoren. Bi denboraldi hauetan 30 partida jokatu ditu elastiko gorri-urdinarekin (Ligako 27 eta Kopako 3).