Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Riesgo: Gure jokoa egiten badugu eta fisikoki indartsu egonez gero, asko edukiko dugu irabazita Anoetan

SD Eibarren webgune ofizialari egindako adierazpenetan, atezainak zera esan du: «Gure jokoa egiten badugu, ausartak bagara, kontrakoarigauzak zailduz goian presioa egiten badugu eta fisikoki oso indartsu bagaude, asko edukiko dugu irabazita».

Realean sei urte eman zituen Riesgok, eta haren hitzetan «oso derbi berezia izango da gipuzkoarrontzat, partida ona, bizia izatea espero dugu, jendeak disfrutatu dezala eta, guk irabazten badugu, hobeto».

«Espero dut taldeak Ligako dinamika onari eustea, partida ona egitea eta gutxienez puntu bat lortzea. Badakigu Realak talde oso ona duela eta oso zaila izango dela irabaztea», adierazi zuen.

Haren ustean, atzoko Ponferradako porrotak ez dio taldearen moralari eragin behar.  «Partida ona egin eta zer edo zer positiboa lortu nahi dugu».

Realari buruz, esan zuen ez direla espero zuten bezala hasi «talde ona egin baitute. Seguru nago denboraldiak aurrera egin ahala hobetzen joango direla eta amaieran lehen hamar sailkatuen artean bukatuko dutela». «Urte batzuk eman nituen han eta berezia izango da haien kontra jokatzea niretzat», onartu zuen.