Markagailua iraulita garaipenaren bidera itzultzeko (2-3)
Eibarrek markagailua irauli du Romaredan. Armaginek 2-0ekoa gainditu dute atsedenaldian eta Zaragozari gailendu zaio 2-3ko emaitzarekin.
Partida hasiera oso parekatua izan den arren, minutuak pasa ahala Eibarrek kontrola hartu du eta armaginak izan dira lehen zatiko abagune argienak izan dituztenak. Corpasek lehenengoa izan du, Tejeroren laguntza baten ostean, baina armaginak area barrutik egindako errematea etxekoen atzealdeak baztertu du. Minutu batzuk geroago, etxeko atezainak Eibarren lehen jaurtiketa eragotzi du, Stoichkoven jaurtiketa bikain baten ostean. Joseba Etxeberriaren taldeak lanean jarraitu du, baina etxeko taldea izan da markagailuan aurrea hartu duena, lehen zatian izan duten abagune garbi bakanetako batean. Maikelen area erditik egindako jaurtiketak atea aurkitu du eta Zaragozak aurrea hartu du markagailuan. Atsedenaldiaren atarian, etxekoek aldeak handitu dituzte Jaume Grauren bitartez.
2-0 amaitu da lehen erdia. Atsedenaldiaren ostean, talde armagina markagailuari buelta ematen saiatu da. Horren ondorioz iritsi da Eibarren lehen gola. Bautistak lehenengoa sartu du Stoichkoven pase baten ostean. Bost minutu geroago, Stoichkovek egin du berdinketa, Bautistaren jokaldi bikain baten ostean. Eibarrek atzetik jarraitu du markagailua iraultzeko ahaleginetan eta horrela izan da. Aketxeren falta batek 2-3koa zigilatu du.