Skip to main content
Kluba

Reala-Eibar Bergaran Kilometroak 2016ren alde abuztuaren 10ean

Hastear den denboraldi berrian ikusiko ditugun 8 euskal derbien aurrekoa, lehen derbia, honenbestez, Bergaran jokatuko da, Kilometroak 2016ren alde

There are no reactions yet. Be the first!

Reala eta Eibar aurrez aurre izango dira, lagunartekoan, Agorrosingo futbol zelaian, abuztuaren 10ean, 19:00etan hasita.

Gaur aurkeztu dute futbol partidu hori. Real Sociedad de Futbol SAD eta SD Eibar klubetako zuzendaritzetako kideak izan dira Bergaran egin den aurkezpenean.

Honako hauek hartu dute parte bertan:

  • Juanjo Arrieta eta Aitor Mendibil, Realeko kontseilariak.
  • Mikel Larrañaga, Eibarreko presidente ordea.
  • Iñigo Zaitegi, Bergara Kirol Elkarteko presidentea.
  • Ander Alberdi, Bergarako alkate ordea.
  • Amaia Ostolaza, Kilometroak 2016 Bergarako ordezkaria.

Futbol partidurako sarrerak salgai daude dagoeneko, honako toki hauetan:

  • Bergara: Kilometroak denda, eta Depor eta Pol Pol tabernak.
  • Eibar: Kultu taberna.
  • Arrasate: Monte taberna.
  • Oñati: Aloña Mendi taberna.

Nolanahi ere, partidu egunean bertan ere egongo dira salgai Agorrosin futbol zelaiko leihatilan.

Honakoak dira sarreren prezioak:

  • 8 euro, 12 urtetik beherakoentzako.
  • 15 euro, gainontzekoentzako.

Partidu berezia

Gipuzkoako futbol talde nagusiak, Espainiako Ligako Lehen mailan ari direnak, neurtuko dituzte indarrak, denboraldia ofizialki hasteko egun gutxiren faltan.

Kilometroak 2016 Bergarako ordezkariak (Bergaran, urriaren 2an ospatuko da aurten Gipuzkoako ikastolen jaia) nabarmendu du aurtengo Kilometroak jaiaren helburu eta nahietako bat, hasieratik, izan dela elkarlanean antolatzea jaia eta partidu hau dela horren adibide, non Bergara Kirol Elkartearekin batera, eta Realaren, Eibarren eta Bergarako Udalaren laguntzarekin, antolatuko den.

Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkie Eibarri eta Realari, euskararen, ikastolen eta Kilometroak jaiaren alde erakutsitako jarrera eta konpromisoagatik.