Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Puntu mingotsa Vila-realen aurka

Kanpokoek azken minutuetan sartutako golak salbazioa zaildu du

Puntu mingotsa armaginek Vila-realen aurka Unben lortutakoa. Bisitariek azken minutuetan sartutako golak asko zailtzen du salbazioa.

Igande goizean Unben gorabehera emozionalen partida bizi izan zen. Tantoz tantoko lehen minutuek jarraipena ematen zieten armaginen aukerei, baloi luzeen bidez Kundananjiren gola bilatuz, aurrelariaren abiadura aprobetxatuz. Behin eta berriz errepikatuz eta joko ona eginez, Kundananjik baloi luze horietako bat baliatu zuen etxekoak markagailuan aurreratzeko, lehen zatiaren erdia igarota. Eibarrekoak, ondo kokatuta, markagailuan aurretik iritsi ziren atsedenaldira.

Zaleek babestuta egin zioten aurre bigarren zatiari, Unbe jokalariekin erabat murgilduta zegoela. Hasiera ona izan arren, minutuek aurrera egin ahala taldea desdoituz joan zen, eta une hori aprobetxatu zuen Vila-realek jabetzaren kontrola hartu eta bere erritmoa eta jokoa inposatzeko. Hala ere, Jordi Ferronenek bigarren gola sartzeko aukerak izan zituzten. Dena erabakita zegoela zirudienean, Castellókoek Sheilaren golari esker partida berdintzea lortu zuten, armaginak kondenatuz.

Porrot gogor horren ondoren, mailari eustea erabat zaildu da, nahiz eta oraindik aukera matematikoak geratu.