Lehen Emakumezkoen Taldea
Puntu garrantzitsua lortutakoa A Coruñan
Yerai Martinen taldea bana berdindu du Deportivo de la Coruñaren aurka
SD Eibarrek puntu garrantzitsua lortu du Ligako zazpigarren jardunaldian Deportivo Abancaren aurka (1-1), urriaren 29an 12:00etan Abegondon jokatutako partidan.
Yerai Martinen taldea nagusi izan da jokoaren lehenengo minutuetan, baina Raquel Garciak aurretik jarri du etxeko taldea 36. minutuan. Markagailua ez da mugitu eta armaginak atzetik iritsi dira atsedenaldira.
Bigarren zatiko lehen minutuetan, Eibar jaun eta jabe izan da. 62. minutuan Andrea Sierrak armaginen gol bakarra lortu du. Markagailua ez da mugitu eta eibartarrek puntu garrantzitsua lortu dute ligako bigarren sailkatuaren aurka.
Armaginek Bartzelona Bren aurka jokatuko dute ligako zortzigarren jardunaldian, azaroaren 5ean (larunbata), 12: 00etan, Unben.
Hau izan da hamaikakoa: