Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Atarikoa | Azken txanpa bihar hasten da Ipuruan

Emakumezkoen lehen taldea Liga Fra bueltan da larunbat honetan, 18:30ean, bere jarraitzaileen aurrean Real Madrid CFren aurka

There are no reactions yet. Be the first!

Inori ez zaio ahaztuko Eibarrek Di Stéfanon lortutako garaipena, Yerai Martinen taldeak denboraldi honetan egindako lorpen handietako bat. Horrela itxi zuen talde armaginak lehen itzulia: 0-1 estu baina meritu handikoa eta historikoa eginda, talde-lan borobila eginda eta Andrea Alvarezek merengeen etxean sartutako golari esker. Orain, Eibarrek Real Madrid CF hartuko du etxean, larunbat honetan, 18:30ean.

Real Madrid CFk Ipurua bisitatuko du asteburu honetan, F Ligan sasoi onean. Bigarren dago sailkapen orokorrean, eta lau puntuko aldea baino ez du FC Barcelona liderrarekiko. Bigarren itzulia kontuan hartuz gero, aldiz, liderra izango litzateke sailkapenean. Kuriositate gisa, talde madrildarrak ez du F Ligan porrotik jaso Eibarrek urtarrilean lehen itzulia ixteko bisita egin zionetik. Beraz, bigarren itzulian jokatu den guztia galdu gabe darama, zortzi garaipen eta berdinketa bat lortuta.

Horrek guztiak agerian uzten du Eibarrek partida zaila izango duela asteburu honetan bere zaleen aurrean, nahiz eta lau garaipen jarraian lortu dituen martxoan. Yerai Martinen taldea Valdebebas bisitatzea egokitu zitzaionean baino egoera erosoagoan dago orain, baina horrek ez du eragingo taldeak gutxiago leihatzea. Real Madrid CF bere bolada onarekin jarraitzeko gogoz etorriko da, eta sailkapenean gertu duen liderrarengana hurbiltzeko asmpz. Eta, noski, Eibarren beraren aurka Madrilen jasotako porrot harengatik mende hartzeko asmoz.

FIFA geldialdia atseden hartzeko aukera izan da jokalari askorentzat, baina ez hainbeste selekzioekin deituak izan zirenentzat, bai Eibarren kasuan, bai Real Madrid CFren kasuan. Gainera, Ligako eta Championseko partidak tartekatuta jokatzetik dator talde bisitaria, eta horrek guztiak suposa dezake asteburu honetako partidan hamaikakoan aldaketa nabariak egotea.

Yerai Martinek Astralaga (Espainia), Monnecchi (Italia 23 urtez azpikoa), Amani (Boli Kosta) eta Pěčková (Txekiar Errepublika) berreskuratu ditu aste honetan. Real Madriden kasuan, Alberto Torilek Olga Carmona, Athenea, Shei eta María Méndez (Espainia), Tolleti eta Lakrar (Frantzia), Bruun (Danimarka), Angeldahl (Suedia), Weir (Eskozia), Antonia S. eta Yasmim (Brasil), C. Camacho (Espainia 23 urtez azpikoa) eta Feller (Frantzia 23 urtez azpikoa). 

Cara a cara

SD Eibarren bolada:

Levante UD 1-2 SD Eibar

Real Betis 0-1 SD Eibar

SD Eibar 1-0 Levante Badalona

Deportivo de La Coruña 0-1 SD Eibar

SD Eibar 1-8 FC Barcelona

Real Madrid CFren bolada:

Real Madrid CF 3-0 Real Sociedad

FC Barcelona 1-3 Real Madrid CF

Real Madrid CF 2-2 Deportivo de La Coruña

Sevilla FC 0-4 Real Madrid CF

Athletic Club 1-2 Real Madrid CF

 

SD Eibarren golegileak:

Andrea Á., Campos, E. Pizarro, Elba – 3 goles

Monnecchi, Carmen Á. – 2 goles

Real Madrid CF:

Alba Redondo - 11 goles

Bruun - 9 goles

 

SD Eibarren asistentzia gehieneko jokalaria:
Margheritta Monnecchi – 4 asistencias

Real Madrid CFren asistentzia gehieneko jokalaria:

Weir - 8 asistencias

 

5 txartel horirekin zigortuak:
SD Eibar: 
Arene Altonaga

Real Betis: -