
Kluba
Euskal Selekzioaren ekipazio berria Ipuruan aurkeztu dute
Astore eta Euskadiko Futbol Federakuntzak Euskal Selekzioaren ekipazio berria aurkeztu dute Ipuruan Eibar, Athletic eta Errealeko jokalariekin.
Ekitaldia Euskadiko Futbol Federakuntzako Presidentearekin, Luis María Elustondo, eta Astoreko komunikazioko zuzendariarekin, Rikardo Idiakez, hasi da. Ondoren, Eibar (Eneko Bóveda, Dani García eta Laura Prieto), Athletic (Mikel Rico eta Eli Ibarra) eta Errealeko (Maialen Zelaia) jokalariak fulbolzelaira atera dira, ekipazioaz jantzita.
Ekipazio berria datorren abenduaren 28an San Mamesen ospatuko den Euskadi-Catalunya partiduan erakutsiko da.