Skip to main content
EU
Kluba

Premier Bidaiek autobusak antolatu dituzte RCD La Coruña - SD Eibar partidarako

Irteera larunbatean izango da goizeko 7etan eta buelta igande-eguerdian

Eibarren bidaia-agentzia ofiziala den Premier Class Bidaiek autobus-bidaia bat antolatu dute Coruñara datorren abenduaren 19an 22:00etan Riazorren jokatuko den RCD La Coruña - SD Eibar partidara joateko.

Bidaia larunbatean bertan irtengo da 07:00etan Ego-gainetik eta Coruñara iritsiko da 14:00etan, bidean hiru geldialdi egin eta gero. Buelta igandean da, Coruñatik 12:00etan irtenda eta Eibarrera 19:00etan helduta.

Bidaiak 105 euro balioko du, eta Coruñako hiru izarreko hotel batean ostatua eta gosaria biltzen ditu, baina ez partidarako sarrera. Izena emateko azken eguna abenduaren 16a da (asteazkena). Gutxieneko taldea 30 pertsonakoa da.