Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

PREBIA | Beste froga bat bolada onarekin jarraitzeko

Emakumezkoen lehen taldeak 23. jardunaldiaren irekiera partida jokatuko du bihar jaitsiera postuetan sartu berri den Betisen aurka

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen lehen taldeak Sevillara bidaiatuko du aste honetan. Eguraldiak ez du testuinguru onena utzi partidarako Sevillan, eta horrek ere eragina izango du partidan. Topikoa dirudi dagoeneko baina, egia esan, Eibarrek, bolada bikainaren erdian eta iragan denboraldian baino puntu gehiagorekin, oraindik ez dauka ezer ziurtatuta. Ezta bere aurkarientzat ere, jaitsiera postuetara erori berri den taldea bisitatuko baitu, Levantek puntuak batu eta eremu gorritik ateratzeko aukera izan duelako.

Horrek guztiak erakusten du Liga F gero eta lehiakorragoa dela, eta hura osatzen duten taldeak geroz eta leihakorragoak direla. Nahiz eta Eibar bolada onean dagoen, lan eta konfiantza aldetik, ez dauka ezer ziurtatuta Betisen aurka jokatuko duen partidan. Hiru puntu batzeak, hori bai, mantentzearen ametsa gertu izango luke Eibarrek. Horretarako, Yerai Martinek ez ditu aurreko jardunaldietakoak baino baja gehiago.

Eibarrek bi garaipen jarraian lortu berri ditu, bata etxetik kanpo Deporren aurka eta bestea Levante Badalonaren aurka etxean, hilabete exigente eta zailaren hasieran. Eibarrek Sevillara bidaiatuko du, beraz, Yerai Martinen hitzetan, "oso animo onean, azken zati honi aurre egiteko puntu ezin hobea baita, zaintzen eta mantentzen jakiten badugu".

Aurrez aurre:

SD Eibarren bolada:

SD Eibar 1-0 Levante Badalona

Deportivo de La Coruña 0-1 SD Eibar 

SD Eibar 1-8 FC Barcelona

UD Tenerife 1-1 SD Eibar

Athletic Club 0-1 SD Eibar

 

Real Betis Féminasen bolada: 

Real Betis 0-1 Valencia

Atlético de Madrid 0-0 Real Betis

Real Betis 1-3 Granada CF

Levante UD 1-2 Real Betis

Real Betis 2-1 Real Betis

 

SD Eibarren golegileak:

Andrea Álvarez, Ane Campos, Esperanza Pizarro – 3 gol

Elba, Monnecchi – 2 gol

Real Betisen golegileak:

Armengol, Naima, Rosa Márquez- 3 gol

Carol - 2 gol

 

SD Eibarren asistentea:
Margheritta Monnecchi – 4 asistencias

Real Betisen asistentea:

Rosa Márquez - 3 asistencias

 

5 txartel horirekin jokatzerik ez dutenak:
SD Eibar: -

Real Betis: -