Skip to main content
Lehen Taldea

Peru Nolaskoain: “Oso pozik nago hemen egoteagatik, nahi nuen tokian nago”

There are no reactions yet. Be the first!

Peru Nolaskoain jokalari armagin bezala aurkeztua izan da gaur Ipuruan. Prentsaurrekoan Zumaiako jokalariak adierazi duenez, "oso pozik nago hemen egoteagatik, egon nahi dudan lekuan nago”.

Alde horretatik, Nolaskoainek nabarmendu duenez, "hemen etxean sentitzen naiz, pozik, eta datorrenaz gozatzeko gogoz nago".

Aurkezpeneko prentsaurrekoan, Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidentea eta Cesar Palacios kirol-zuzendaria ere izan dira.

PRENTSAURREKO OSOA