Pere Millak eta Unai Elgezabalek SD Eibarrekin fitxatu dute fidelizatutako jokalari bezala
Bi jokalariek lehen taldearekin egingo dute aurredenboraldia eta gero beste talde batean arituko dira utzitako jokalari bezala.
Pere Milla aurrelaria UD Logroñésetik dator eta Unai Elgezabal Barakaldo CFtik. SD Eibarrek fidelizatutako jokalari bezala fitxatu ditu biak.
Bi jokalariek lehen taldearekin egingo dute aurredenboraldia eta gero beste talde batzuetan arituko dira utzitako jokalari bezala, posible bada 2. mailan, Fran Garagarza kirol-zuzendariak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Pere Milla Lleidan jaio zen duela 23 urte eta erdi puntako aurrelari bezala jolasten du. UD Logroñésen jokatu du denboraldi honetan, 2.B mailan, eta 18 gol sartu ditu jokatu dituen 40 partiduetan. Bi denboraldirako sinatu du.
Bestalde, Unai Elgezabal 23 urteko atzelari urduliztarrak hiru denboraldiko kontratua sinatu du. Barakaldo CFn izan zen aurreko denboraldian, eta jokatu zituen 29 partiduetan 2 gol lortu zituen.