Patri Ojedak Eibarrekin kontratua luzatu du 2026ko ekainera arte
Jokalari kanariarrak 2026eko ekainera arte luzatu du konpromisoa SD Eibarrekin
Patri Ojedak kontratua berritu du SD Eibarrekin denboraldi bat gehiagorako, talde armaginean bigarren denboraldi batez jokatzeko.
Kanarietako jokalaria denboraldi honetan iritsi zen Eibarrera, Sporting de Huelva taldetik eratorria bertan zazpi denboraldiz jokatzen ibili ondoren. Beteranoenen artean egonda, eta lehenengo mailan esperientzia handiarekin, jokalari kanariarrak SD Eibarrekin kontratua berritu du.
Patri Ojeda 2024ko uztailean iritis zen talde armaginera, alderdi defentsiboa indartzeko. Honela así zen, titular izanda partida guztietan, 16. Jardunaldian txorkatilean min egin zuen arte. Aste batzuk zelaitik hurrun egon eta gero, Yerai Martinek Patri Ojeda berreskuratu du duela pare bat aste eta jada zenbait minutu jokatu ditu.
34 urteko defentsak oinarrizko futbolean infantileko staffaren parte da ere, honela, ez bakarrik jokalari bezela baizik eta etorkizuneko belaunaldien garapenerako konpromisoa erakutsi du jokalariak Eibarren denboraldi honetan.