Kluba
Ostiraleko Getafe - Eibar neurketarako sarrerak salgai daude
Sarrerak 35 euroko prezioa dute eta Ipuruako bulegoetan erosi daitezke
Ostiralean, hilaren 24an, 20:15tatik aurrera Coliseum Alfonso Perez zelaian Getafek eta Eibarrek jokatuko duten neurketarako sarrerak salgai daude Ipuruako bulegoetan, ohiko ordutegian (10:00-13:00 eta 16:00-20:00), ostegun iluntzera arte (20:00).
Sarrerak 35 euroko prezioa dute.
Taldeak kanpoan jokatzen dituen norgehiagoka guztietan egin ohi den bezala, erosleek beraien izenak, abizenak eta Nortasun Agiriaren zenbakiak eman beharko dituzte, segurtasun neurriak bermatzeko.