Skip to main content
EU
Kluba

Oinarrizko mailako (UEFA B) entrenatzaile-ikastaro intentsiboa Ipuruan emango da uztailean

Ikastaroa intentsiboa izango denez parte-hartzaileek titulua uztailean lortzeko aukera izango dute, urritik apirilera arteko ohiko ikastaroaren osagarri bezala.

SD Eibar Fundazioko Prestakuntza Zentroak oinarrizko mailako futboleko entrenatzaile-ikastaroan izen emateko epea ireki du. Ikastaroa intentsiboa izango da eta Gipuzkoako Futbol Federazioko entrenatzaile-eskolarekin batera emango da.

Prestakuntza era intentsiboan emango denez, posible izango da titulua hilabete bakar batean lortzea, uztailean. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era izango da, astelehenetik ostiralera. Kostua 900 eurokoa da, eta aurrematrikula online egin daiteke bakarrik. Testu honen azpian dagoen botoia sakatuz lortuko duzu izena emateko formularioa. Ikastaroari buruzko informazio guztia Prestakuntza Zentroaren webgunean dago eskuragarri.

HASI AURREMATRIKULA

Udako prestakuntza-arloko eskaintza hau oinarrizko mailako futboleko entrenatzaile-titulua lortzeko ikastaroaren gehigarri bat da. Urritik apirilera egin zen ikastaro hori eta 24 ikaslek lortu zuten entrenatzaile bezala jarduteko beharrezkoak diren hiru tituluetako lehena (oinarrizkoa edo UEFA B, aurreratua de UEFA A eta profesionala edo UEFA PRO).
SD Eibar Fundazioan lanean ari gara 2016-17 ikasturte akademikorako kirol-prestakuntza antolatzen. Oinarrizko mailako ikastaroa berriz ere ematea aurreikusten da bai eta, lehen aldiz, maila aurreratuko ikastaroa eskaintzea ere. Iazko urrira arte Donostian baino ezin zitezkeen entrenatzaile-ikastaroak egin Gipuzkoan.