
LFP-aren nota ofiziala, atzo bertan onartu zen Erreal Dekretua dela eta, Futbolean Ikus-entzunezko Edukien Komertzializazioari buruzkoa
LFP-ak nota ofizial bat igorri du, atzo bertan onartu zen Erreal Dekretua dela eta, Futbolean Ikus-entzunezko Edukien Komertzializazioaren inguruko premiazko zenbait neurri hartzeko asmoz.
REAL DECRETO-LEY DE MEDIDAS URGENTES EN RELACIÓN CON LA COMERCIALIZACIÓN DE LOS DERECHOS DE EXPLOTACIÓN DE CONTENIDOS AUDIOVISUALES DE LAS COMPETICIONES DE FÚTBOL PROFESIONAL-ren onarpenaren bitartez, BOE-n argitaratu dena, Ligak adierazi du Espainiako Gobernuaren erabaki hau pausu historiko bat dela Espainiako futbol profesionalarentzat. Nazioarteko zein nazio mailako merkatuetan lehiakorragoa izaten lagunduko dio, eta gehienbat, onuragarri izango da bai Klubentzat eta baita jarraitzaile eta ikusleentzat ere.
Espainiako Gobernuak emandako pausu hau premiazkoa eta beharrezkoa zen. Futbol amateurraren aurrean, beste kirol batzuen aurrean eta kirolarien aurrean Gobernuak azaldu duen sentsibilitatea eskertu nahi du Ligak. Neurri honek Futbol Profesionalaren ikuspuntua hartzen du berekin, errespontsabilitate sozial korporatiboaren bidean.
Datozen bost urteetan eskubideen balioaren igoera espero bezalakoa bada, espainiako futbol amateurrak, bere klubek eta bere federakuntzek 150 milioi euro baino gehiago irabaziko dituzte, 400 milioi baino gehiago izango direnak datozen hamar urteetan. Ondo banatuz gero, espainiako futbol amateurra indartuko duten kopuruak, alegia.
Azkenik, aurrean dituen erronka gogorrak direla eta, Estatuko Kirolaren Idazkaritzaren lan ona eta sentsibilitatea eskertu nahi luke LFP-k, eta baita erakunde honetan lan egiten duten langile guztiak ere.