
Lehen Taldea
Nolaskoain, Eibarren bederatzigarren fitxaketa
Zumaiarra Athletic Clubek utzita dator
Peru Nolaskoain (Zumaia, 1998) SD Eibarrek 22/23 denboraldirako bederatzigarren fitxaketa da. Gipuzkoarra Athleticek utzita dator aurtengo denboraldirako.
Nolaskoainek aurreko denboraldiaren lehen erdia jokatu zuen talde zuri-gorrian, eta bertan hiru partida jokatu zituen, neguko merkatuan Amorebietari utzita joan zen arte. Urdinekin 17 norgehiagoka jokatu zituen.
Atzeko lerroain zein zelai erdian molda daitekeen jokalaria da, eta bihar bere taldekide berriekin batera Atxabalpeko lan saioan izango da.