Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Munduko talderik onenaren konkista Ipuruan

Eibarrek ezin izan du Bartzelona mendean hartu, nahiz eta lehen aldiz erraldoiari gol bat sartu eta arantza kendu ahal izan duen

There are no reactions yet. Be the first!

Lan zaila zuen gaur Eibarrek FC Barcelona liderraren aurka. Norgehiagokako bigarren minutuan Ewa Pajorrek sartu du gola, Paralluelok pase luzea eman ostean, baina etxekoen defentsak ezin izan du baloia aldaratzeko abagunerik lortu. Lehen zati horretan Eibar ere hurbildu da aurkariaren ate ingurura, Monnecchi oso entxufatuta sartu dela aprobetxatu nahian. 

Jardunaldi honi begira, albiste ona Eibarreko hainbat jokalari deialdira itzuli izana izan da, Andrea Sierra eta Patri Ojeda lesionatuta baitzeuden, eta baita Arene Altonaga kapitaina ere, min muskular batzuen ondorioz lanean hasi eta gero.

Eibarrek, golaren ostean, ez du halako partida batek eskatzen duena bezain indartuta jarraitu, nahiz eta golak armaginak esnatzeko balio izan duen, Bartzelonak zuen aukera bakoitza defendatzeko ahaleginean jarraitu baitute. Hamar minutu geroago, eta Guereñuren pase bikain baten ostean, Carmen Alvarezek gola sartu zuen, eta gol horrek, oso gutxigatik, jokoz kanpo amaitu du.

Bazirudien Eibar emaitzari ahalik eta ondoen eusten ari zela, eta horrela izan da ia ordu erdira arte, baina 10 minutu baino gutxiagoan beste bi gol sartu ditu Bartzelonak. Atsedenaldiaren ostean, ia ezinezkoa zirudien arren, Eibarrek liderrari F Ligan sartu dion lehen gola lortu du, Monnecchiren bitartez.

Bazirudien Eibar emaitzari ahalik eta ondoen eusten ari zela, eta horrela izan da ia ordu erdira arte, baina 10 minutu baino gutxiagoan beste bi gol sartu ditu Bartzelonak. Atsedenaldiaren ostean, ia ezinezkoa zirudien arren, Eibarrek liderrari F Ligan sartu dion lehen gola lortu du, Monnecchiren bitartez. Lorpen hori apur bat lausotuta geratu da, izan ere, hori eta gero iritsi dira FC Barcelonaren beste bost gol. Azkenean, zortzi gol jaso dituzte armaginek, eta horrek taldeak jasotzen dituen gol gutxi horien bolada ona apurtu du. Zortzi gol zazpi jokalari desberdinek eginikoak: Pajor (3'), Graham (29'), Vicky López (43'), Patri (54'), Paralluelo (57', 75'), Ona Batlle (60') eta Claudia Pina (90').

67.an hasi dira aldaketak etxeko taldean, bai jokoan eta bai emaitzan zerbait positiboa aurkitzeko helburuarekin. Eibarrek Arene Altonaga eta Alena Peckova zelairatu ditu lehenengo; minutu batzuk geroago Andrea Sierra eta Espe Pizarro atera dira, Monnecchi eta Carmen Alvarezen ordez,. Patri Ojedak ere minutuak izan ditu, Laura Caminoren ordez atera denean. Beraz, Yerai Martinek bere lerroetan berreskuratzen zituen jokalari guztientzat aukera egon da gaurkoan, aurretik duen martxo zailari neurria hartzen joateko.