Kluba
Minutuko isilunea Barahona eta “Txetxu el Negro”-rentzat
Ipuruak biak omenduko ditu igandean FC Barcelonaren aurka
Igande honetan minutuko isilunea egingo da Ipuruan erakunde armagineko parte izan diren kide biri agur esateko. Batetik, Victor Jose Barahona hamarkada batez (1970-1980) presidenteordea, eta 60. eta 70. hamarkadetan zuzendaritzako kide izan zena omenduko dute zelaiara hurbilduko direnek.
Jose Valdes “Txetxu el Negro”-k, bestalde, hamar denboralditan jokatu zuen Eibarren 50. hamarkadan, eta zaletuen Espainiako Kopa irabazi zuen birritan, Antonio Corral entrenatzailea zela.
Klubak, horrela, minutuko isilunea egitea eskatu du igandeko partiduaren aurretik.