Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Merquelanzek denboraldi baterako konpromisoa hartu du Eibarrekin, aldez aurretik probaldia eginda

Jokalari irundarrak bihar hasiko ditu entrenamenduak Atxabalpen

Eibarrek eta Martin Merquelanzek akordioa lortu dute jokalaria 2025eko ekainera arte armaginen taldean egon dadin, eta bihar hasiko da probaldia.
Merquelanz (Irun, 1995) libre iritsi da Eibarrera, Realetik banandu eta gero.
Gipuzkoako aurrelariak ez du jarraitasunik izan bere ibilbide profesionalean, dagoeneko gaindituta dituen lesioak direla eta. Gaur egun, egoera fisiko ezin hobean dago.
Merquelanzek futbol profesionalean egin zuen denboraldirik onena 2019-2020koa izan zen. Bigarren mailan utzita egon zen Mirandesen eta 17 gol sartu zituen eta 11 asistentzia banatu zituen jokatu zituen 43 Liga eta Kopako partidetan. Hurrengo denboraldian Lehen Mailan jokatu zuen Realarekin, Liga, Kopa eta Europa Leagueren arteko 17 partidekin.
Ongi etorri, Martin!