
Mendilibar: Pozik nago denboraldi hasierara ongi iritsi garelako
SD Eibar taldeko entrenatzaileak atzo Zaragozan amaitutako denboraldi-aurrearen inguruan egindako balantzea
SD Eibar taldeko entrenatzaileak, Jose Luis Mendilibarrek, atzo Real Zaragoza taldearen aurka La Romareda futbol-zelaian lehiatutako partidarekin amaitutako denboraldi-aurrearen balantze positiboa egin du. Azken partida hori binako berdinketarekin (2-2) amaitu ondoren, armaginek porrota jaso zuten penalti puntutik egindako jaurtiketen erruz.
Taldeak atseden eguna izango du gaur eta bihartik aurrera Santander Ligako lehen partida prestatuko du, datorren ostiralean, abuztuak 19, Riazor futbol-zelaian, A Coruñako Deportivo taldearen aurka, gaueko hamarretan (22:00), jokatuko dena.
SD Eibar TV hedabidean Zaldibarko entrenatzaileak egindako adierazpenetan nabarmendu duenez, “zortea izan dugu lesioekin, ez baititugu asko izan”. Larriena Jota Peleteirorena izan da, izan eren, denboraldi-aurrearen hasieran ezker oineko bosgarren behatzeko hurbileko falangea hautsi zuen eta errekuperazioaren azken fasean dago.
“Ondoren, Antonio Lunak ere eragozpen txiki bat izan du, baina azken partidetako errekuperatu da”.
Bere ustetan, prestaketa “ona” izan da. “10-12 egun egin ditugu etxean, ondoren 11 egun eman ditugu Austrian eta orain beste hamar egun pasa ditugu hemen inguruan. Emaitzak ez dira onegiak izan, baina partidak ez ditugu irabazteko asmoarekin prestatu, baizik eta denboraldiaren hasierara sasoiko iristeko, eta uste dut ongi iritsi garela”.
“Uste dut jokatutako azken partidetan lehiatu dugula ondoen eta hori seinale ona da. Espero dut hala izatea. Pozik nago, izan ere, egindako probak ongi irten dira eta guztiek jokatu dituzte, gutxienez, lau partida oso”.
Denboraldi-aurrearen balantzea:
3 garaipen: Real Union (1-0), Lekhwiya (3-1) eta Osasuna (1-0)
3 berdinketa: Mirandes (2-2), Real Sociedad (1-1) eta Real Zaragoza (2-2, penaltietan galduz)
4 porrot: Rea Sociedad B (1-0), Besiktas (3-0), Colonia (2-0) eta Leipzig (3-2)
Aldeko golak: 12
Aurkako golak: 15
Golegileak: Bebe (3), Kike Garcia, Pere Milla eta Elgezabal (2) eta Ruben Peña, Dos Santo eta Inui (1).