Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Las Palmasen aurka irabazi egin genuen Ligan, baina oraingo honetan erabat ezberdina izango da taldea

Eibarrek UD Las Palmasen aurka egingo du Errege Kopako final-zortzirenetan

Eibarrek Ligako partiduan Las Palmasen aurka irabazi egin zuen arren, final-zortzirenetako kanporaketa honetan, Las Palmasek entrenatzaile berria du eta talde erabat ezberdina izango dela ziurtatu du gaur José Luis Mendilibarrek, Eibar KEren entrenatzaileak.

«Kanporaketa parekatua izango da, kategoria bereko bi talde baitira», adierazi zuen Ipuruako prentsaurrekoan.

Itzulerako partidaren egutegian aldaketaren bat egingo ote den ere esan zuen Mendilibarrek; izan ere, Kopako partida urtarrilaren 13rako dago programaturik, baina Eibarrek Espanyolen aurka egingo du urtarrilaren 11n, eta UD Las Palmasek 16an Atlético de Madriden aurka.

Mendilibarrek kanporaketa honi buruz adierazi duen eragozpen bakarra Kanaria Handiraino joan beharra da. «Izugarri gogoko dugu Kanarietara joatea, baina joanera, partida eta itzulerarekin, hiru egun galduko ditugu eta entrenamenduak berrantolatu egin beharko ditugu; hurbilagoko arerioren bat nahiago izango genuke».