Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Iazko kanporaketak eredu izan behar dira partida seriotasunez hartzeko"

Ohikoak ez direnek Racing Riojaren aurkako "aukera baliatzea" espero du entrenatzaile armaginak

José Luis Mendilibarrek prentsaurreko eman du gaur Errege Kopako lehen kanporaketaren atarian. Armaginek Hirugarren Mailako Racing Rioja taldearen aurka arituko dira bihar (El Mazo, 21:00). Zaldibarko entrenatzailea iaz Kopan jokatutako partidak gogoratu ditu eta espero du kanporaketa “seriotasunez” hartzea.

Bere esanetan, “Serio hartzen badugu partida aurrera egitea da normalena. Horretarako, dakizkigun gauzak egin behar ditugu. Gauza berriak egiten hasiz gero, seguru haiek aukerak izango dituztela gola egiteko eta sailkapena lortzeko”.

“Iazko adibidea dugu. Pasa den urtean, bi kanporaketa pasa genituen justu samar eta hirugarren kanporaketa 2B mailako talde baten aurka kalera joan ginen, gogoratu du Mendilibarrek.

Entrenatzaile gorri-urdinak uste du minutu gutxi jokatzen dutenentzat aukera izan daitekela biharko. “Minutu gutxi jokatu dituztenak arituko dira hasieratik eta aukera baliatu behar dute ondo egin eta dinamikan sartzeko”.

Aurkariren inguruan ere mintzatu da Mendilibar. “Bi-hiru partida ikusi ditugu. Liderrak dira beste talde batekin berdinduta. Talde berria da, duela bi edo hiru urte hasi ziren. Bigarren B mailan aritutako jokalariak dituzte eta talde ona dute”.

Zelaiaren berritasunaz galdetuta, presatzailea adierazi du, “oraingo zelai artifizialak oso ondo daude. Jokalari asko jokatu dute. Oraingo gazteak bertan jokatuta daude. Badakigu ze berezitasun dituen, gaur ere entrenatu dugu belar artifizialean. Ondo ateratzen bagara ez da egongo aitzakiarik”.