Mendilibar ez da Eibarreko entrenatzailea izango datorren denboraldian
Jose Luis Mendilibarrek ez du SD Eibarko gizonezkoen lehen taldean jarraituko hurrengo denboraldian. Talde armaginak eta Zaldibarko entrenatzaileak elkarren arteko adostasunez erabaki dute euren bidea banantzea.
Mendilibarrek Eibar zuzendu du azken sei denboraldietan, guztiak Lehen Mailan. Smartbank Ligara jaitsi ostean, bi aldeek euren harremana etetea adostu dute.
Prestatzaile bizkaitarrak 248 norgehiagokatan zuzendu du taldea azken sei urteetan. Taldearen ardura 15/16 denboraldian hartu zuen, Gaizka Garitano ordezkatu eta gero. eta lehen bost denboraldietan aise lortu zuen mailari eusteko helburua. Bereziki azpimarragarria izan zen 17-18 denboraldia. Eibarrek bere sailkapenik onena lortu zuenekoa Lehen Mailan (9. postua) eta euskal talderik onena izan zen.
Zoritxarrez, azken urte honetan Mendilibarrek ez du bere seigarren salbazioa lortu taldearen gidaritzapean eta urte amaierna, Eibarrek azken postuan amaitu du.
Mendilibarrekin batera, Toni Ruiz prestatzaile fisikoak, Iñaki Bea bigarren entrenatzaileak eta Josu Anuzita atezainen entrenatzaileak ez dute jarraituko.
SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio sei denboraldi hauetan talde teknikoak egin duen lanagatik, baiata beren profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik ere, eta etorkizunerako zorterik handiena opa die.