Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: Denboraldiari hasiera emateko prest gaude

SD Eibarren entrenatzailea den José Luis Mendilibarren hitzetan, "prest gaude" BBVA ligako aurtengo denboraldiari hasiera emateko, bihar FC Granadaren aurka Los Cármenes zelaian.

Asteko azken lan saioaren ostean Ipuruan emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, sabelaldean kilimak sentitzen hasia dela esan du liga hastera doan honetan, non bere bigarren aroa hasiko duen SD Eibarren.

"Denboraldiari hasiera emateko prest gaude. Lan ona egin dugu aste honetan zehar eta denbora nahikoa izan dugu norgehiagoka prestatzeko", adierazi du.

"Emaitza on batekin hastea garrantzitsua litzateke, eta irabazten badugu, oraindik eta hobe", joan den denboraldian Eibarrekin puntu berdinketa izan zuen talde baten aurka, gol average-aren ondorioz kategoria mantendu zuena. "Puntuak beti dira puntu, berdin da noren aurka jokatzen duzun".

Granadak "jokalari azkar eta indartsuak ditu", El Arabi aurrelaria adibidez. "Beregan pentsatzen duen Eibar bat nahi dugu, ez aurkarian. Garrantzitsuena gu gara, gure taldea. Irabazteak konfidantza ematen du, bai jokalari bakoitzari eta baita taldeari ere.

Granadarako deialdian sartu dituen jokalari berrienei buruz (Adrián, Verdi eta Pantic), aurredenboraldia euren taldeetan egin dutela esan du, eta bestalde, badirela beste zenbait jokalari, Eibarren denbora luzeagoan egon arren aurredenboraldia behar bezala egin ahal izan ez dutenak, arazo fisikoak direla eta.

"Bihar hasieratik jokatzen dutenek gutxienez aurredenboraldiko bi partida jokatu izango dituzte. Zaila da klubek taldea erabat osatua izatea garai honetan, talde askok egingo dituzte oraindik fitxaketa berriak. Jokatu dezaketenak zeintzuk diren asmatu beharrean gaude."

Simone Verdi puntaerdiaren gaitasunak azpimarratu ditu, "zerbait berezia du, partidu bat alda dezakeena, nahiz eta partida osoan zehar gauza gehiegirik ez egin".

Oraindik ere jokalari bat edo biren etorrera posible dela aipatu du Mendilibarrek. Hala ere, ez ditu 23 jokalari baino gehiago nahi, beraz, irteeraren bat ere jazo daiteke bi jokalari berri etortzen badira.

Liga hasierari buruz, "berdintasun handia dago" eta "taldeak galtzeko beldurrez irten dira zelaira". "Badirudi gol gutxi eta berdinketa asko izango direla".