Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: «Biharko partida oso zaila izango da, ez da husnako partida arrunt horietako bat izango»

Jaime, Junca eta Mauro Dos Santos etxean geratu dira min hartuta daudelako, eta, Izet Hajrovic eta Arruabarrena, entrenatzaileak hala erabakita

Deialdia honako jokalari hauek osatzen dute: Xabi Irureta, Asier Riesgo, Ander Capa, Lillo, Borja Ekiza, Ivan Ramis, Pantic, Antonio Luna, Dani García, Gonzalo Escalante, Eddy Silvestre, Adrián, Keko, Saúl Berjón, Takashi, Simone Verdi, Sergi Enrich eta Borja Bastón. Jaime, Junca eta Mauro Dos Santos etxean geratu dira min hartuta daudelako, eta, Izet Hajrovic eta Arruabarrena, entrenatzaileak hala erabakita. 

Behin deialdia ezagutarazita, Jose Luis Mendilibar Eibarko entrenatzaileak Betisen aurkako biharko partida izan du hizpide: «Oso jokalari onak dituzte. Emaitza onak lortzea kostatzen ari zaie, baina aurrelari bikainak dituzte, Ruben Castro eta Molina adibidez. Aukerak sortzeko gai dira beraiek eta gu ere horretan saiatuko gara; beraz, seguru ez dela husnako partida arrunt horietako bat izango. Gainera, Betisek zaleen laguntza ere izango du eta seguru partida zaila izango dela; partida kontrolpean izan eta jokaldi bakarrean gal dezakezu Sevillan. Zerbait lortzea nahi badugu golak egin beharko ditugu, beraiek seguru egingo dituzte-eta».

Sportingen aurka Ipuruan jokatutako Ligako azken partidan lortutako garaipena gogoan, Mendilibar baikor azaldu da: «Partida oso ona egitetik gatoz, eta, egindako ahaleginetik errekuperatzeko denbora gutxi izan badugu ere, gaurko entrenamendua oso ondo joan da». Mauroren lesioa ere izan du hizpide Mendibilibarrek: «Belaunean kolpe bat jaso du eta baja garrantzitsua da guretzat. Gaur ez du entrenatzerik izan, baina ea hurrengo asterako prest dagoen».

Behin urte berrian sartuta, Mendilibarrek urtarrila taldearentzat hilabete gogorra izango dela aurreratu du: «Egia da guk lesioak izan ditugula, baina onena talde ia guztiek arazo bera dugula da. Betisek izan ditu lesioak eta Las Palmasek ere izango ditu. Guztiok baldintza berdinetan gaude arlo horretan. Gure helburua lesio larriak ez izatea da, jokalariak prest izatea jokalari berdinek partidu guztietako 90 minutuak jokatu beharra izan ez dezaten. Kontuan izan hilabete zaila izango dela, lau egunetik behin izango baititugu partidak».

Ireki berri den neguko merkatua ere izan du hizpide Mendilibarrek: «Oso lasai nago. Jakin badakigu kirol zuzendaritzako kideak partidak ikusten izan direla. Ez nago kezkatuta jokalariren bat galtzeko aukerarekin, ez baita erraza izango horrela gertatzea. Egia da atzerriko taldeek dirua dutela dirudiela, baina, gure jokalariren bat fitxatzen badute ordainduta izan beharko da, eta ziur diru horrekin zerbait egin dezakegula».