Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Mendilibar: "Bartzelonaren aurka gu geu izan behar gara"

"Asko igarri dugu gure zaleen falta, baina ezin zaio horri bakarrik errua bota. Ez gara ondo egon"

Mendilibarrek prentsa agerraldia eskaini du gaur, bere taldeak larunbatean Barçaren aurkako partidari buruzko iritzia emateko. 

"Aste arraroa izan da. Oraindik ez naiz konturatu pasatu denarekin. Entrenatzen ari gara eta Bartzelonaren aurkakoan dugu burua", astea nola joan den galdetuta. "Bartzelonaren aurka gu izan garena izan behar gara. Beste urte batzuetan partidu txarrak egiten genituenean gol dezente sartzen zizkiguten, eta ikusten zan neurketa txar bat zela. Aurten ez da horrelakorik egon, partidu bitan kenduta. Gu geu izan behar gara. Nik nahi dudan futbola egin behar dugu", gehitu du..

Taldeak maila galtzearen arrazoiak eskatu zaizkio entrenatzaile armaginari. "Asko igarri dugu gure zaleen falta, baina ezin zaio horri bakarrik errua bota. Ez gara ondo egon, ez gara izan nahi genuen taldea. Batzutan ondo aritu gara, baina kostatu egin zaigu. Gabonetan hasi ginen bolada onarekin, baina asko kostatu zaigu. Ez dugu gol jasa handirik jaso, alde gutxirekin galtzen genuen eta lehiatzen ari ginela ikusten genuen, baina hainbeste jardunalditan irabazi gabe egon eta gero, orduan konturatzen zara zerbait falta zaizula. Ez da bakarrik zortea edo golik ez ditugula sartu, beste zerbait egon da".

Zaleen garrantziaz argi hitz egin du. "Zaleei taldea animatzen jarraitzeko eskatu nahi diot. Hurrengo denboraldian zaleak zelaira normaltasunez etorriko direla uste dut. Urte eta erdi egon gara zalerik gabe, eta ohitu egiten zara eta telebistaz ikustera ohitzen zara, baina futbola ez da gauza bera, ez beraientzako eta ezta taldearentzako ere".

 "Hiru egun falta dira lehiaketa bukatzeko. Beti egin izan dugu berdin, denboraldia bukatzen denean hitz egin eta orduan esan beharrekoak esan, eta oraingoan ere horrela egingo dugu", adierazi du, bere etorkizunaz galdetuta.