Mendilibar: "Arrisku gehiago sortu behar dugu eta aukera gehiago egin"
Entrenatzaile armaginak Cadizen hasiera bikaina azpimarratu du, "egiten duten horretan onenak dira"
Jose Luis Mendilibarrek prentsaurrekoa eman du Cadizen aurka jokatu aurretik (Ipurua, 21:00). Denboraldiko bosgarren partida izango da Ipuruan. Entrenatzaileak taldea hobetzea nahi du, lehen hiru puntuak lortu ahal izateko. "Arrisku gehiago sortu behar dugu, aukera gehiago egin. Hori egin dugu iraganean, eta horixe hobetu behar dugu orain ":
Zaldibarkoak aitortu du astea alaiagoa izan dela Sanchez Pizjuanen irabazi eta gero.. "Gaizki zoazenean saiatzen ez zaren gauzak egiten saiatzearen plusa ematen dizute emaitzek".
Armaginek etxean jokatuko dute bosgarren partida. "Badakigu etxean lehen garaipena iritsiko dela, ez dakigu bihar izango den. Espero dut horrela izatea, baina ez dut irabazteko kezka hori. 40 puntu inguru behar dira maila salbatzeko. Berdin dio non lortu. Ea Cadizen aurka lehena den ".
Horretarako, hainbat arlotan hobetu behar dutela onartu du entrenatzaile katalanak. "Arrisku gehiago sortu behar dugu, aukera gehiago egin. Daukaguna baino kontrako eremu gehiago izatea. Hori egin dugun talde bat gara, erdiraketa asko atera, errematatu. Amaiera da hobetu behar duguna ".
Oraindik txapelketako laurden bat jokatu ez den arren, LaLiga oso berdinduta dago. "Hiru igo berriak oso ondo hasi dira. Inor ez da atzean geratzen ari. Nahiko futbol zehaztua dute, bata bestearengandik ezberdina. Ez dira inor baino gutxiago. Zaila izango da, erraza ez den puntu kopuru bat batu behar delako ".
Biharko aurkariari buruz, Mendilibarrek esan du Cadiz dela egin behar duena argien duen taldea. "Egiten duten horretan onenak dira. Arrisku gutxi egiten diezu eta ez dute asko behar zuri gola sartzeko. Argi dute zer behar duten ".
"Ezer gutxi behar dute gauza onak egiteko eta harrituta utzi nau zer lasaitasunez jokatzen dute. Oso denboraldi onak egin dituzgte. Iazko taldea ez dute gehiegi aldatu eta horrek lehendik zuten sendotasuna ematen die "-
"Ondo eman zaigu 4-2-3-1ekoa etxetik kanpo. Baina ez diot hainbesteko garrantzirik ematen sistemari. Sistema alda dezakegu, baina ez ideia".