Skip to main content
Lehen Taldea

Mauro Dos Santos Eibarreko jokalaria izango da 2017ko ekainera arte

Klub armaginak kontratua luzatzeko klausula erabili du.

There are no reactions yet. Be the first!

Mauro Dos Santos atzelari argentinarra SD Eibarreko jokalaria izango da 2017ko ekainera arte, klubak haren kontratua luzatzeko klausula erabiltzea erabaki duenean.
Dos Santos (Santo Tomé, 1989) 2015eko udan heldu zen talde armaginera Almeríatik, eta Eibarren izan den lehen denboraldian 30 partidutan jokatu du Ligan (horietako 29tan titular bezala), guztira 2.592 minutu.