Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Marko Dmitrovicek Eibarren jokatuko du 2021ra arte

Alcorconetik dator eta gaur izan da aurkeztua Ipuruan

Marko Dmitrovic atezain serbiarrak SD Eibarren jokatuko du 2021ra arte eta gaur izan da aurkeztua Ipuruan.

Dmitrovic AD Alcorconetik dator eta gaur pasa du mediku-azterketa IMQren instalakuntzetan, SD Eibarren mediku aseguru-etxe ofizialean, ofizialki aurkeztua izan baino lehen.

Jokalariaz gain, Amaia Gorostiza SD Eibarren Presidentea eta Fran Garagarza Kirol-Zuzendaria izan dira aurkezpenean.

Dmitrovic (Subotica-Serbia, 1992), atezain handia da (1,94 m) eta Belgradeko Izar Gorrian hasi zuen bere ibilbide profesionala, 2010tik 2013ra jokatu zuen taldean.

Ondoren, Hungariako Ujpesten (2013/14an) eta Ingalaterrako Charlton Athleticen (2014/15) ibili zen.

Azken bi denboraldietan AD Alcorconen aritu da, eta lehen denboraldian 38 partidu eta bigarrengoan 41 partidu jokatu ditu.

Serbiako selekzioaren 19 urtez azpiko eta 21 urtez azpikoen taldean aritu da, eta lehen taldean ere deitua izan da, nahiz eta ez duen jokatu.

Yoel Rodriguezek jasandako lesio larriaren ostean dator Dmitrovicen fitxaketa. Atezain galiziarrak eskuin belaunean lesio larria izan zuen eta ebakuntza egin beharko diote, sei hilabeteetan baja izango delarik.