Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Mariana Cerro, jokalari armagin berria denboraldia amaitu arte

Erdilari nafartarra utzita dator Athletic Clubetik

There are no reactions yet. Be the first!

Mariana Cerro nafartarra zelai-erdirako errefortzu gisa dator denboraldia amaitu arte.

Zizur Mayorreko erdilaria, 24 urtekoa, Osasunatik iritsi zen Athletic Clubera 18-19 denboraldian, bigarren taldera iritsiz.

2021-2022 denboraldian jada lehen taldeko jokalari bilakatu zen, eta 2024an bere laugarren denboraldia hasi zuen talde zuri-gorriarekin.

Pasa den denboraldian, nafartarrak 29 partida jokatu zituen Liga Fn eta Erreginaren Kopako beste lau, Athletic Clubek jokatutako ia partida guztietan parte hartuta, eta bi gol sartu zituen. 2024-2025 denboraldi honetan jokatu diren 13 jardunaldietatik 4etan hartu du parte.

Ongi etorri, Mariana!