Skip to main content
EU
Fundazioa

Luzatu da Ipuruan emango diren Oinarrizko maila eta maila Aurreratuko Entrenatzaileen Ikastaroetarako aurre-matrikula epea

Entrenatzaile-ikastaro ofizialak berriz ere eskainiko dira Ipuruako Prestakuntza Zentroan 2016-2017 ikasturtean.

2016-2017 ikasturterako Futboleko Entrenatzaileen Ikastaro ofizialetan aurre-matrikula egiteko epea irailaren 15era arte luzatu da. Ikastaro horiek SD Eibar Fundazioak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak eskaintzen dituzte.

Denboraldi honetan, gainera, oinarrizko maila eskaintzeaz gain (aintzinako 1. maila), maila aurreratua ere eskainiko da (aintzinako 2. maila). Federazioaren ikastaro ofizial horiek eginda UEFA B eta UEFA A lizentziak lortzen dira, hurrenez hurren. Ziurtagiri horiekin entrenatzaile-lanak egin daitezke estatutik kanpo ere.

Nobedade bezala, bi ikastaroak astegun bakar batean emango dira, 5 orduko klaseekin (horiei beharrezko praktiken orduak gehitu behar zaizkie), 2016ko urritik 2017ko apirilera arte. Oinarrizko mailako ikastaroak 900 euroko prezioa du, eta maila Aurreratukoak 1.100 eurokoa. Bi kasuetan posiblea da bi epetan ordaintzea.

Matrikula online egin daiteke www.sdeibar.com/formacion webgunean, egin nahi den ikastaroa hautatuz eta dagokion formularioa betez. Edozein zalantza izanez gero, deitu entrenatzaile-eskolaren telefonora (943 463 022) edo bidali e-mail bat fgf@escuelaentrenadores.com helbidera.

SD Eibar Fundazioak kudeatzen duen Ipuruako Prestakuntza Zentroak heziketa-arloko eskaintza sendotu du 2016-2017 ikasturterako. Ikastaro hauez gain, EHUrekin batera ematen den Futbol Taldeen Kudeaketa Teknikoan Aditua ikastaroa berriz egingo da. Ikastaro horretarako matrikula epea ere irekita dago.