Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Leire Peña, hirugarren fitxaketa emakumezkoen lehen talderako

Erdilari madrildarrak bi denboraldirako sinatu du SD Eibarrekin

There are no reactions yet. Be the first!

Leire Peña erdilaria emakumezkoen lehen taldeko hirugarren fitxaketa da hurrengo denboraldirako. Madrildarra Fundación Albacete taldetik dator eta SD Eibarrekin sinatu du 2026ko ekainera arte.

23 urterekin, Madrid CFF, Real Betis Balompié eta Atlético de Madrid bezalako taldeetan egon da eta, azkenik Fundación Albaceten. Gainera, Espainiako selekzioan ere jokatu du, garaipen handiak lortuta: Europako Txapelketa sub-17arekin eta, baita sub-17arekin, Mundukoa.

Erdilaria den arren, zentral moduan ere jokatu dezake. Ezkerra da, eta jokoa antolatzeko ahalmen handia du, indartsua da defentsa-dueluetan eta baloi geldiko jokaldietan kalitate handia du.

Ongi etorri, Leire!