Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Laura Caminok SD Eibarrekin beste denboraldi baterako luzatu du kontratua

Racing Feminas taldetik etorri zen 2022an eta iazko lehenengo mailarako igoeran ezinbesteko jokalaria izan zen

SD Eibar eta Laura Camino akordio batera iritsi dira 2025ko ekainera arte kontratua luzatzeko, beraz kantabriarrak urte bat gehiago egongo da kamiseta armagina janzten.

Camino Eibarrera iritsi zen 2022ko uztailean, Racing Feminas taldetik etorria, 20 urterekin. Bi urteko kontratua sinatu eta orain urtebete gehiagorako luzatu du.

Santanderreko aurrelaria iazko lehenengo mailarako igoeran pieza garrantzitsua izan zen, 25 partida eta 1570 jokatuz, eta 4 golekin.

2023-2024 denboraldia lesio bati aurre egiten hasi zuen, baina azkeneko asteotan normaltasunez ibili da lanean taldearekin, zenbait partidatan titular hasita. Honela, Yerai Martinek iaz hain garrantzitsua bilakatu zen jokalaria berreskuratu du.